Ilargiak harrapatu nau
gau itsu honen alboan.
Herrialde honek lapurtu nau
biziz, lapurtu dit bihotza.
Agurrik ezin esan,
ongi etorri bat ere ez.
Ez baita bihar iritsiko,
nirekin ohean egon zaitezen.
Atzo gozatu genuenak
ihes egin baitu oroimenera,
ilargiak lez zeru goitik behera
lurreko altxorrekin bat mamu bilakatuz.
Eguna iristear baita,
agur esan beharrean, mututzen nauena.
Nire esperantzan, desesperantza
edo dena dela, idatziz esan bait nezake
zure ondoan berriro, esnatu nahi dudala.




